5 aholku bigarren etxebizitzaren erosketa baloratzen laguntzeko

Kalkulatu zure gain har dezakezun zorra -zenbateko osoa zein hileko kuota-, salerosketa egiteko beharko duzun denbora eta etxe bat saltzeko nahiz bestea erosteko eragiketa biak hitzartuta edukitzearen garrantzia.
- Ez erosi inoiz arineketan. Etxebizitza erosteak gogoeta sakona egitea eskatzen du.
- Errentagarritasuna baloratu. Etxebizitza erostea erabaki baino lehen, baloratu beste aukera batzuk, esate baterako, alokairua. Gainera, gastuak eta inbertitzeko duzun gaitasuna kontuan hartu behar dituzu.
- Gastu berriak: Aztertu beste etxebizitzaren mantentzearen kostuak eta bere egoera, badaezpada ere, hura zaharberritu behar izatekotan.
- Aparteko etekina: Kontuan izan ea etxebizitza berritik etekinik ateratzeko modurik dagoen, bertan bizi ez zaren bitartean. Alokatzeko aukera diru-sarrera berriak lortzeko modu erraza da.
- Kalkulagailua prestatu: Orain, zure finantza-egoera aztertu eta begiratu merkatuan dauden aukerak.