Autoa Erosteko Gidak aholkuak emango dizkizu erabakirik onena hartzen laguntzeko

Autoa Erosteko Gidak aholkuak emango dizkizu erabakirik onena hartzen laguntzeko Nolako autoa behar duzu eta zein da zure aurrekontua? Lehenengo erabakia gure beharrizanak zeintzuk diren, autoari eman nahi diogun erabilera eta daukagun aurrekontua argi edukitzea da.
- Egoera: Auto berria edo bigarren eskukoa
- Auto-mota: Konpaktua, berlina, lur orotakoa...
- Erregaia: Diesel, gasolina, hibridoa...
- EKO autoa: Ingurumena zaintzeko kezka dutenentzat
Nola ordaindu nahi duzu? Ordaindu baino lehen, kontuan hartu horretarako dauden aukera guztiak. Simulagailuak erabili kuota kalkulatzeko.
- Aurrezkiak: Gehiago ez zorpetzeko aukera ematen du, baina daukazun likidezia arriskuan jar dezake.
- Finantzaketa kontzesionarioan: Autoa erosterakoan, batzuetan, prezioan deskontua dago, bertan finantzatzeko aukeraren baldintzarekin.
- Finantzaketa zure bankuan: Konfiantzazko erakundeak gehien komeni zaizkizun aukerak eskainiko dizkizu, bezero izateagatik aparteko eskaintzekin.
Zeintzuk dira egin beharreko tramiteak? Ordaindu behar dituzun zerga guztien berri ematen dizugu, aukera ditzakezun laguntza eta diru-laguntzekin batera.
- Zirkulazio-zerga: Udalari urtero ordaintzen zaio.
- Balio erantsiaren gaineko Zerga: Auto berria erositako prezioaren %21a.
- Ondare- eskualdatzeak: Bigarren eskuko autoa erostean ezarritako zerga.
- Matrikulazio-zerga: Autoa lehendabizikoz Espainian matrikulatzearen ondoriozko zerga.
- Diru-laguntzak: Lor ditzakezun eskatu (bizi zaren Autonomia Erkidegoaren arabera).
Zein da gehien komeni zaizun asegurua? Badira zenbait aseguru-modalitate zure beharrizanei egokitutako estaldurekin.
- Hirugarrenentzako asegurua: Ezinbestekoa da zirkulatzeko, Derrigorrezko Erantzukizun Zibilarengatik eskatzen da.
- Arrisku orotako asegurua: Poliza horrekin, norberak izandako kalteak zein besteei eragindakoak estal daitezke.
- Arrisku Orotakoa frankiziarekin: Aldez aurretik zenbateko edo ehuneko jakin bat hartzen da norbere gain, primaren kostua merkatze aldera.
www.kutxabankautoaerostekogida.eus