Badaukazu beste konturik gainerako bankuetan? Gehi itzazu Kutxabanken app-ean

28 maiatza 2019
Infografia deskargatu

“Beste bankuak” atalaren bidez, app bakarrean, zure finantza-egoerari buruzko ikuspegi orokorra izango duzu.

Oso erraza da: finantza-erakundea aukeratu eta online bankan erabiltzen dituzun gakoak sartu behar dituzu, besterik gabe.

Kutxabanken app-arekin den-dena duzu zure esku.

2019ko maiatzaren 16an. Kutxabanken mugikorretarako aplikazioak egun dituen erabilpen-aukerak zabaldu ditu, bateragailua deritzon zerbitzua izango baitu aurrerantzean. Honen abantaila nagusia da ‘app’ bakar batetik beste finantzaerakundeetan kontratatu diren produktuak ikusi ahal izango direla.

Gaur egun zerbitzu hau finantza erakunde nagusiekin erabil daiteke, hauetan dauden kontu eta txartelen saldoak edo mugimenduak ikusi ahal izango baitira Kutxabanken Banka mugikorretik. Apurka-apurka, produktu eskaintza zabalagoa bateratuko du, gordailuak, inbertsio fondoak , pentsio-planak, maileguak, edo aseguruak kasu, bai eta banku kopuru handiagoa ere.

Bateratze prozesua oso erraza da, eta erabat doakoa. ‘Nire beste bankuak’ ataletik kudeatzen da, Kutxabanken Banka mugikorreko aukera nagusietan. Nahikoa da bateratu nahi den Bankua gehitzea, zerbitzuaren alta sinatzea eta erantsitako bankuak eskatzen dituen datuak sartzea. Prozesu horretan, ‘app’ tresna erabat normal erabili daiteke, eta minutu batzuen ondoren, beste erakundearen txartelak eta kontuak egoera nagusien pantailan agertzen dira.

Tresna honen bitartez, Kutxabanken bezeroek begiratu bakar batean besren finantzaegoera orokorraren berri izan dezakete. Aintzat hartzekoa da gaur egun euskal finantza Taldearen bezeroen %40 erabiltzaile digitalak direla, eta kopurua etengabe hazten doa. Horrez gain, online kontratatzen diren banka-produktu eta zerbitzuen pisua geroz eta handiagoa da. Hain zuzen ere, Kutxabanken salmenta digitalak %34 hazi dira 2019ko lehen hiruhilekoan.

Ez daukazu oraindik app-a? Jaits ezazu orain!