‘Finantzak Bizitzeko’ ekimena Euskadiko LH ikastetxeetara ere zabalduko du Kutxabankek

30 uztaila 2018

‘Finantzak Bizitzeko’ egitasmoa hala eskatzen duten Euskadiko lanbide heziketa ikastetxeetan ere garatuko da datorren ikasturtean, izan ere, deialdia irekita dago oinarrizko lanbide heziketako Euskadiko 69 ikastetxeetarako, eta eskura izango dute orain arte DBHko ikastetxe publiko eta kontzertatuetarako izan den prestakuntza eskaintza.