Kutxabankek kutxazain automatikoak berriztatzeari ekin dio

15 urtarrila 2019
Infografia deskargatu

Kutxabankek kutxazain automatikoak berriztatzeari ekin dio

Kutxabankek egungo sarean jardunean dituen autozerbitzugailuen erdiak baino gehiago berrituko ditu. 800 kutxazain inguru izango dira orotara, eta hainbat aurrerakuntza teknologiko eskainiko dituzte, era honetako tresnen funtzionaltasuna, erabilpena eta segurtasuna hobetzeko. Kutxazain guztiak non dauden jakiteko, erakundearen web orrian eta banka mugikorrean ikus daiteke beren kokapen zehatza. Kutxazainen sarea funtsezkoa da Kutxabankek omnikanalitatean eta teknologia berrietan oinarritzen duen bezeroekiko arreta-zerbitzuan. Hain zuzen ere, Bankuaren bezeroen %85 autozerbitzuaren ohiko erabiltzaileak dira, eta %40 erabiltzaile digitalak. Gainera,
datu hauek hilabetetik hilabetera handituz doaz.

Horregatik, datozen asteetan autozerbitzuko tresna elektronikoak apurka-apurka berritzen hasiko da finantza Taldea, erabiltzaileen behar eta ohituretara hobeto egokitzen diren tresna modernoak ipintzeko. Gailu berriek azken teknologiak eskainiko dituzte, eta autozerbitzuko eragiketa ohikoena egiteko aukera emango dute. Barik, Bat eta Mugi, garraioko txartelak kargatzeko aukera emango dute eta ‘contactless’ teknologiarekin edozein eragiketa hasi ahal izango da, txartela gailuari hurbilduz, besterik gabe. Gainera, mugikorretik bertatik esku-dirua ateratzeko eragiketa kudeatu ahal izango da. Horrekin batera, gailu zehatz batzuek kutxazainaren bitartez efektiboa sartzeko moduluak izango dituzte, kutxazainetan eskudiruzko eragiketak egin ahal izateko, legezko baldintzen baitan. Ikusteko eta entzuteko ezintasunak dituztenentzat, ahots bidezko eragiketak egiteko aukera eskainiko dute, gainera.

Gailu hauek erosotasuna eskainiko dute batik bat, eta bezeroaren esperientzia hobetuko dute, eragiketak edozein unetan eta arinago egin ahal izango baitira. Euskadiko kutxazain sare handiena Kutxabank Taldeak Euskadiko kutxazain sare handiena du, orotara 1.268 gailuz osatua, eta Estatuan guztira 1.511 terminal ditu. Berritze-prozesu honekin, ezintasunak dituztenei egokitutako gailuak sare osoaren %71 izango dira.

Kutxabanken kutxazain automatikoen sareak iaz 61 milioi eragiketa baino gehiago egin zituen, eta zenbateko 4.600 milioi eurora iritsi zen. Dirua eskuratzeko eragiketak izaten dira ohikoenak, gailuetan egindako mugimendu guztien %60, eta ondoren diru-sarrerak, transferentziak eta erreziboen ordainketak dira erakundeko bezeroek gehien eginiko eragiketak.